Bigarren hizkuntza eskuratze

Hizkuntza laborategia. Garai batean bigarren hizkuntzak ikasteko erabiltzen zen metodo audio-lingualak asko baloratu zuen lanabesa.

Bigarren hizkuntza eskuratzea (BHE), bigarren hizkuntza ikastea edo H2 (2. hizkuntza) eskuratzea, pertsonek erabiltzen duten ikasketa-prozesu bat da, bigarren hizkuntza ikasteko. Beste hitz batzuetan, lehen hizkuntzaren hastapenak eskuratu direnetik aurrera, hots, bost urtetik aurrera, gutxi gorabehera, beste hizkuntza bat ikasteko prozesua. Bigarren hizkuntza eskuratzea hizkuntzalaritza aplikatuko diziplina bat da, baina beste diziplina batzuek ere badute eragina prozesu honengan, esate baterako, psikologiak edota hezkuntzak.

BHEren ikerketan gai nagusietako bat tarteko hizkuntza da. Fenomeno hori, bigarren hizkuntza hori ikasten ari diren pertsonek poliki-poliki garatzen joango dira. Behin bigarren hizkuntza hori ikasita, hizkuntza berri horri buruz jasotako ezaugarriak iraunkor mantentzen dira, nahiz eta ikasten ari denak ama-hizkuntza desberdina izan. Aipatzekoa da, pertsona batek hizkuntzaren bat oso ondo baldin badaki, eragin handia izan dezakeela bigarren hizkuntza ikasteko prozesu horretan. Eragin horri hizkuntza-transferentzia deritzo.

BHE bultzatzeko alderdi garrantzitsuenetako bat ikastunek jasotzen duten hizkuntza-ekarpena da[1]. Denborarekin, ikastunek, bigarren hizkuntza horretan gero eta murgilduago egon, hizkuntza horren erabiltzaile aurreratuago bilakatzeko aukerak handitzen dira, eta, beraien aisialdian, bere kabuz ikastera joko dute.

  1. Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2009 ISBN 9788498603163. PMC 796320900. (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search